top-image

apirila, 2012

1980ko urriaren 23an, Komando Autonomo Antikapitalistek aita bahitu, galdekatu eta buruan tiro eginez hil zuten Donostian. Juan Manuel García Cordero Gipuzkoan Telefónica enpresako ordezkari zen eta 53 urte zituen. Iñakiren familiak erabaki zuen beste leku batera bizitzera ez joatea eta Donostiako familia-etxean jarraitu zuten.
2000ko irailaren 14an ETAk José Ramón Recalderen aurkako atentatua egin zuen. Etxeko atean terrorista bat zain zuen, pistola bat eskuan zuela, tiro egin zion eta tiroak ahoa zeharkatu zion. Atentatua izan eta handik hamalau egunera ospitalean alta eman zioten, eta egun, zenbait aho-hantura ditu eta zaila zaio hitz egitea.
Hainbat tesi idatzi ditu gazte-indarkeria eta indarkeria politikoa aztertzeko; Javier Elzoren inplikazio politikoa handia da, eta ETAren eta horren ingurunearen eraginari buruzko azterketak egin ditu. Ondorioz, askotan mehatxatu dute eta zenbait urtez eskolta eraman behar izan du.
bottom-img