top-image

iraila, 2012

Teo Uriarte zortzi urte zituela Euskadira etorri zen familiarekin, aitak, bizkaitarra zenak, Gasteizen lana aurkitu baitzuen. Hamaika urte ondoren, 1964an, Teo Uriarte ETAn sartu zen. 1969an Teo Uriarte atxilotu zuten, eta Burgos Prozesuan auzipetutako 16etako bat izan zen. Uriarte espetxe batetik bestera ibili zen Mario Onaindiarekin batera, 1977ko amnistia iritsi arte. Biek ETA politiko-militarra desegitea sustatu zuten, eta Euskadiko Ezkerra (EE) alderdi politikoko fundatzaileetako bi izan ziren. Indarkeriaren mundutik aldendu zenez eta, ondoren, mundu horri aurre egin zionez, mehatxu terroristaren pean bizi izan da, eta eskoltaren bidez babestu behar izan du bere burua.
Luis Domínguez Salamancako herri bateko zen, baina 25 urte zeramatzan Bergaran, eta hantxe Arrate Zurutuza emaztearekin eta bost seme-alabekin bizi zen. Luis Ignacio Domínguez seme nagusia zen. 1980ko urtarrilaren 25ean, 39 urte zituela, ETAk Luis hil zuen Bergarako hilerrian, bost tiro eman zizkion. Atentatuaren ostean, emazteak eta semeak oraindik aitari eta eurei buruzko zenbait zurrumurru entzun zituzten; denbora joan ahala, egoera lasaitu eta normaltasuna itzuli da.
2000ko ekainaren 4an Carmen Hernández alargun gelditu zen ETAk senarra hil zuelako. Senarra Jesús Mari Pedrosa zen, Alderdi Popularreko zinegotzi zen Durangoko Udalean (Bizkaia). Carmen Hernandezek, senarra hil ostean, hutsune handia sentitu zuen, baina saiatu zen gorroto-sentimendurik ez izaten. Senarraren hiltzailearekin bildu, eta barkatu ere egin zion damututa zegoela eta barkatzeko eskatu zionean.
bottom-img