top-image

urtarrila, 2013

1978ko urriaren 25an, Rosa Vadilloren bizitza hautsi egin zen ETAk senarra, Epifanio Vidal, hil zuelako. Biktimak tailer batean egiten zuen lan, eta terroristak lanetik noiz aterako zen zain ziren; atera zenean, tiro egin zioten ondo-ondotik. Rosa Vadillo lanean babestu zen eta Iban semeaz arduratu behar izan zuen.
2008ko martxoaren 7an, fabrikako gaueko txanda egin ondoren, Marian Romerok senarra Isaías Carrascori agur esan zion, lanera joan behar baitzuen. Ondoren, Marianek eta alaba nagusiak zaratak entzun zituzten, eta kalera azkar-azkar jaitsi zirenean Isaías ikusi zuten autotik zaurituta irteten zela. ETAk Isaías Carrascori tiro egin zion eta hil zuen. Marian Romero alargun gelditu zen 20, 14 eta 4 urteko seme-alabak zituela. Gazteenak, Adeik, etxeko leihotik aita zaurituaren irudiak ikusi zituen.
1976ko martxoaren 13an, ETAk Cristian Matiasen aitona, Manuel Albizur taxilaria, erahil zuen. Familiak jarraitu zuen Zumaia herrian bizitzen. Manuel Albizuak hileta duin eta jendetsua izan bazuen ere, ondoren ez diote onarpenik egin eta ez dituzte atentatuaren errundunak aurkitu.
bottom-img