1976ko martxoaren 13an, ETAk Cristian Matiasen aitona, Manuel Albizur taxilaria, erahil zuen. Familiak jarraitu zuen Zumaia herrian bizitzen.  Manuel Albizuak hileta duin eta jendetsua izan bazuen ere, ondoren ez diote onarpenik egin eta ez dituzte atentatuaren errundunak aurkitu.

DATU PERTSONALAK:

Izena: Cristian Matías Albizu

Adina: 31 urte (1981)

Lanbidea: Administratibo

Egoera familiarra: Ezkongabe

Jaioterria: Zumaia (Gipuzkoa).

TALDEA: Biktimen senideak.

GERTAERAK

- 1976ko martxoaren 13an, Cristian Matiasen aitonaren, Manuel Albizuren, taxian ETAko terrorista bat sartu zen.  Agindutako lekura eraman ondoren, terroristak Albizuri atzetik egin zion tiro, eta bat-batean hil zuen.
- Familiak jarraitu zuen Zumaia herrian bizitzen.  Manuel Albizuak hileta duin eta jendetsua izan bazuen ere, ondoren ez diote onarpenik egin eta ez dituzte atentatuaren errundunak aurkitu.

ONDORIOAK

“1976ko martxoaren 13an aitona, Manuel Albizu Idiáquez, bere taxian zegoen, eta pertsona batek taxian eramateko eskatu zion. Aitonak Getariako San Prudentzio auzoera (Gipuzkoa) eraman zuen”.

“Pertsona hori ETAko terrorista bat zen, aitonari atzetik tiro egin zion, eta ondorioz bertan hil zen”.

“Aitonak bere lana baino ez zuen egiten, ez zuen inolako lotura politikorik, ez zuen mehatxurik jaso eta ez zuen mehatxuren batengatik kezkatuta zegoela inoiz esan”.

“Handik paseatzen zebilen bikote batek autoan gorpua aurkitu zuen, eta autoak motorra martxan zuen. Bikoteak poliziari ohartarazi zion”.

“Aitona pertsona ezaguna zen Zumaian, aurretik udaltzaina izan zen. Etxea Guardia Zibilaren kuarteletik hurbil zuen, eta Guardia Zibilek edo senideek taxi-zerbitzurik behar bazuten, aitonari eskatzen zioten, konfiantzagatik eta hurbil zutelako”.

“Hori dela eta, herrian ondoko susmoa zabaldu zen: aitonak Guardia Zibilarentzat informazio-lanak gauzatzen zituela, eta terrorismoarekin lotutako pertsonei, tokiei etab.i buruzko datuak ematen zizkiola.  Hori gezurra zen, baina garai hartan edozein aitzakia baliagarria zen”.

“Egun batzuk igarota, ETAk hilketa aldarrikatu zuen Frantziako prentsa-agentzia baten bidez”.

“Garai hartan, trantsizioan, ez zegoen terrorismoaren biktimentzako erakunde-babesik, ez zegoen laguntzarik, ez zegoen elkarterik eta ez dugu inoiz jakin nortzuek hil zuten aitona, ezta ikerketarik egin bazen ere”.

“Zorionez, eta garai hartako beste biktimekin gertatu ez zen bezala, aitonak hileta duin eta jendetsua izan zuen, ondoren berriz gogoratu ez badute eta omenaldirik egin ez badiote ere”.

“Ematen du aitona trafiko-istripu baten edo beste egoera baten ondorioz hil zela, eta hori tristea eta etsigarria da”.

“Gaur egun, gaia argitu gabe dago, ez dago epairik, ez dakigu atxiloketarik egin zuten edo ez, eta zerbait baldin badakigu —gutxi, hala ere—, interesatu garelako eta gure kabuz komunikabideen eta hemeroteken bitartez bilatu dugulako da”.

“Denborak aurrera egin du, eta 30 urte baino gehiago igaro direla, garai hartako biktimek —gehien sufritu dute eta abandonatuta daude ez baitakite zein den euren kasuen egoera polizial edo judiziala—, terrorismoaren biktimei laguntzeko estatu mailako lege berrian ere tratu okerrena jaso dute”.

“Senideek udalerri horretan jarraitzen dugu eta bizitza normal-normala dugu”.