top-image

Leonorrek eta senarrak askotan hitz egiten zuten atentatu bat sufritzeko aukeraz eta horrek izango zitzakeen ondorioez. 1989ko maiatzaren 24an ETAk senarra hil zion. Polizia Nazionaleko artezilari Manuel Jódar zen bere senarra. Bere bizitza berregiteko, Leonorrek gain hartu du Euskadiko bakearen aldeko konpromisoa zenbait talderekin lan eginez, esaterako, AVT edo Gleencree ekimena, besteak beste. [...]

Felipe Jauristi lanbidez idazlea da, eta gaztetan Imanol Larzabal euskal kantautorea ezagutu zuen, klandestinitatearen eta “frankismoaren aurkako” garaian. Handik aurrera, lagunak izan ziren, Imanol 2004. urtean hil zen arte. Euskadin nagusi zen indarkeria-egoera zela-eta, Imanolek jendaurrean terrorearen aurka kokatu zuen bere burua. 2000. urtean, Euskadin zegoen giro gogaikarriaz aspertuta, Imanolek bere bizitza aldatu zuen eta Orihuelara (Alacant) joan zen bizitzera. Han egon zen hil arte. [...]

1993ko azaroaren 22an, egun hartan ETAk Rosa Roderoren senarra, Joseba Goikoetxea, hil baitzuen. Goikoetxea Ertzaintzako sarjentu nagusia zen, eta garai hartan poliziatik aldenduta zegoen. Zazpi urtez Rosa Roderoren ardura seme-alabak zaintzea izan zen. Seme-alaben bizitza egonkortzea lortu zuenean, Rosa depresio handia izaten hasi zen. [...]

Teo Uriarte zortzi urte zituela Euskadira etorri zen familiarekin, aitak, bizkaitarra zenak, Gasteizen lana aurkitu baitzuen. Hamaika urte ondoren, 1964an, Teo Uriarte ETAn sartu zen. 1969an Teo Uriarte atxilotu zuten, eta Burgos Prozesuan auzipetutako 16etako bat izan zen. Uriarte espetxe batetik bestera ibili zen Mario Onaindiarekin batera, 1977ko amnistia iritsi arte. Biek ETA politiko-militarra desegitea sustatu zuten, eta Euskadiko Ezkerra (EE) alderdi politikoko fundatzaileetako bi izan ziren. Indarkeriaren mundutik aldendu zenez eta, ondoren, mundu horri aurre egin zionez, mehatxu terroristaren pean bizi izan da, eta eskoltaren bidez babestu behar izan du bere burua. [...]

Luis Domínguez Salamancako herri bateko zen, baina 25 urte zeramatzan Bergaran, eta hantxe Arrate Zurutuza emaztearekin eta bost seme-alabekin bizi zen. Luis Ignacio Domínguez seme nagusia zen. 1980ko urtarrilaren 25ean, 39 urte zituela, ETAk Luis hil zuen Bergarako hilerrian, bost tiro eman zizkion. Atentatuaren ostean, emazteak eta semeak oraindik aitari eta eurei buruzko zenbait zurrumurru entzun zituzten; denbora joan ahala, egoera lasaitu eta normaltasuna itzuli da. [...]

Page 2 of 10:« 1 2 3 4 5 »Last »
bottom-img